| euskara | castellano

 

 

etorkinak eta..

 euskara..

 

Galdakaoko ikastetxeetan ikasten ari diren ume etorkinen, azterlana egin ondoren, “Etorkinak Euskalduntzen “ programa martxan jarri genuen, euskara sustatzeko, bultzatzeko eta indartzeko nahiarekin.

 

Horretarako arratsaldero biltzen gara 4-16 urtetako neska mutilekin eta euskarazko klaseak ematen ditugu.

 

Gure helburu nagusia umeek euskara ikasteko aukera izatea da, eta bide batze umeen mintza tresna bihurtzea.

   

Honekin guztiarekin umeek ikastetxeetan ikasten duten euskara indartzea eta hizkuntzaren erabilera suspertzea da gure xedea. Era berean, haur eta gazte hauek euskara euren eguneroko eginbeharrekoetan gogoan izan dezaten.